Votre recherche

EUS

EUS

 Ipar Euskal Herriko MARATOIA

NAZIOARTEKO MARATOIA BIARRITZ – LAPURDI

Bigarren edizioa, 2023ko maiatzaren 6/7

 

 « Ekitaldi bat, helmuga bat, giro bat ! »

Ipar Euskal Herriko Maratoiaren bigarren edizioa 2023ko maiatzaren 7an izango da. Biarritz Olympique Athlétisme klubak antolatuko du . Côte Basque-Adour aglomerazioak merezi duen nazioarteko lasterketa izan dezan.

 

  • Helmugarentzat

Miarritzek eta Lapurdik lauki guztiak betetzen dituzte maratoi-ekitaldi handi bat antolatzeko: nazioarteko kirolarientzat irudi chic bat, aparteko ondare arkitektoniko eta naturala dugu, mundu mailako arrakasta turistikoa lortuz. Beti ahal den harrera goxoena eskeiniz.

 

  • Dekorazioarentzat:

Aguilera zelai ospetsutik hasi eta bukatu, Ipar Euskal Herriko Nazioarteko Maratoiak Biarritz, Basusarri, Arrangoitze Arbona eta Bidart udalerrietan zehar distira egiten duen karta postalaren ibilbidea eskainiko du.

Aukera hauek  izanen dituzue :

– Auzo eta monumentu enblematikoak: Sainte-Eugénie eliza, arrantza portu zaharra, Miarritzeko itsasargia 73 metroko itsas mailatik gora dagona, Miarritzeko etxe tipikoak, kasinoa eta hotel handiak, adibidez  Hôtel du Palais enblematikoa bezala, Aquariuma…

– Leku ospetsuak: Helmuga ozeanoaren aurrean iraganen duzue, batez ere ama birjiñaren arroka, Miarritzeko itsasargia eta mundu osoko surflarien artean ezagunak diren hondartzak (Grande Plage, Côte des Basques, Miramar, Marbella…)

 

  • Euskal Herriko giroarentzat » 

Publiko andana bat, zuek baino motibatuagoak izanen direnak, helmugan animazio asko izanen dituzue, edateko eta jateko aukerarekin…  Zuen bizitzako maratoi bakarra nun ez zareten presatuak izanen iristeko

 

  • Kirolariek: 6 formula izanen dituzte :

Maratoia

Desnibela : 480 m+/-

Hornigaiak : 8  ibilbidean & bat Helmugan

Irteera : 7 :30

 

Aldizkako Maratoia

3  lasterkari

Desnibela : 480 m +/-

Distantziak hirunaka: 14 / 18 / 10 edo 20 / 12 / 10

Hornigaiak :  8  ibilbidean & bat Helmugan

Irteera : 7 :40

 

Erdi maratoia

Desnibela : 320 m +/-

Hornigaiak : 4 sibilbidean & Bat Helmugan

Irteera : 8 :30

 

11 km Korrika eta oinez

Desnibela : 145 m +/-

Hornigaiak : 2 ibilbidean & bat Helmugan

Irteera : 9 :00

 

Haurren lasterketa

2023ko maiatzaren 6an larunbatez

Distantziak : 400 à 1 500m

Irteera : 14:00

 

  • Programazioa :

2023ko maiatzaren 6an, larunbata

10tatik > 19:00tara – Bazkideen herrixka / Animazioak eta dorsalen hartzea – Agilera parkean

14:00 – Haurren lasterketaren irteera

2023ko maiatzak 7an igandea

7 :30 tatik> 9 :00 tara – Lasterketen irteera

9 :30 – Lehen arribatuak

10 tatik > 16 tara– Animazioak

13 :00 – Sarien banaketa

Publicité

Cette annonce est bloquée par votre bloqueur de publicité